Oñatiko udala

GeoOñati ataria aurkeztu da

2022/06/23
Card image cap
GeoEuskadiren egokitzapena da eta udalaren web orrian erabilgarri dagoen erreminta da

  Oinarrian mapa interaktibo bat da GeoOñati ataria, GeoEuskadi plataformak ematen dituen aukerak baliatuz, Oñatiko mugetara ekarri den aplikazioa da. Oñatiri buruzko hainbat informazio topatu daiteke bertan: airetik eta garai ezberdinetan ateratako ortoargazkiak edota kokapen konkretuei buruzko informazioa kapaka berezituta. GeoEuskadi geoatariaren egokitzapena da eta Oñatiko udalaren web atarian ikusgai jarri da.

  Garai ezberdinetako ortoargazkiak aldi berean ikusi eta konparatzeko aukera ematen duen geoataria da aipatzen ari garena. Herria zenbat aldatu den ikusteko aukera ematen duen tresna da. Gainera, terrenoak edo espazioen azalerak eta distantziak neurtzeko aplikazioa du eta erliebeak ere ematen dituenez, altuera jakin bat kalkulatzeko bidea eskaintzen du.

  Aplikazioak asko dira eta horiek udaleko web atarian kontsultagai dago jada, aurrez zegoen mapa interaktiboaren osagarri. Herritarrentzat erreminta erabilgarria denaren ustean jarri da, geoatariaren aurkezpenean azaldu denez.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!