Oñatiko udala

Genero berdintasunaren alde lanean jarraitzeko konpromisoak onartu ditu udalbatzak

2025/03/07
Card image cap
1995ean, Emakumeari buruzko IV. Mundu Konferentzian adostutakoa berretsi da Osoko Bilkuran

  Martxoaren 8aren harira, adierazpen instituzionala irakurri eta onartu zen azken Osoko Bilkuran. Dokumentuan, Beijinen 1995en egin zen emakumeari buruzko IV. mundu konferentzia gogora ekartzen da, orduko akordioek genero-berdintasuna, emakume eta neska guztien ahalduntzea eta giza eskubideak gauzatzeko munduko ibilbide orria abian jarri zutelako. Hiru hamarkadatan aurrerapauso garrantzitsuak eman diren arren, emakumeen eta gizonen arteko genero berdintasuna oraindik ez dela lortu eta lanean jarraitu behar dela aipatzen da adierazpenean. Horren harira, sei konpromiso konkretu onartu zituen Oñatiko udalbatzak:

  - Emakumeen elkartegintza eta elkarte feministak sustatzea, horien bidez, berdintasun politika publikoetan, emakumeak solaskideak izan daitezen eta eragin dezaten.

  - Tokiko gobernuetan emakumeek eta gizonek berdintasunez parte hartzeko eta eragiteko errazten dituzten baldintzak sortzeko akordioak hartzea.

  - Oñatiko arreta eta koordinazio protokoloak eguneratzea, emakumeen aurkako indarkeria matxistaren biktimak eta bizirauleak onbideratzeko, eta emakumeen etxea koordinazio egituren barruan integratzeko.

  - Herritarren artean, indarkeria matxistari aurre egiteko programak garatzea, gizonak eta mutikoak bereziki mugiaraziz.

  - Zainketen ekonomia eraldatzeko tokiko prozesua abian jartzea, ikuspegi feministatik.

  - Berdintasunaren eta indarkeria matxistaren aurkako borrokari buruzko tokiko ekintza-planetan jasotako ekimenen gaineko kontuak ematea, aldian-aldian.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!