Oñatiko udala

Gaztelekuaren aldameneko pasabidearen asfaltatzea gaur amaituko da

2026/06/26
Card image cap
Argindar azpiegiturak hobetzeko lanak probestu dira pasabidea asfaltatzeko

  Tentsio ertaineko konexio berri bat bideratzeko lanak egin dira azoka atzealdean. Lanak Oñagik egin ditu, jaietan, bereziki, plazako konexioak hobetze aldera. Gaztelekua eta udaltzaingoaren eraikinen arteko pasabidearen zati bat zulatu behar izan zen eta lanak aprobetxatu dira pasabideko euri urak egoki hartu eta berriro asfaltatzeko. Asfalto inpresoa egiten ibili dira eta gaur amaitzea aurreikusten da. Lanak bukatuta pasabidea irekiko da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!