Gazte elkarte eta sormen lanetarako dirulaguntzen ebazpena egingo da gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean
Lau puntuko lan zerrenda zehaztu da gobernu taldearen gaurko bilerarako. Aurreko aktaren onespena da lehenengoa eta azken orduan aurkeztu daitezken gaiak, azkena. Tartean, aipatutako biak jaso dira.
Gazte elkarteei eta sormen lanetarako dirulaguntzak eskatzeko epea ekainaren 8an amaitu zen eta bost eskaera jaso ziren. Horiek aztertu eta ebatziko dira gaur arratsaldeko bileran. Laguntza hauetarako gorde ziren 15.000 euroak agortzen ez badira, bigarren deialdi bat egingo da, urrian.
Bestalde, Eltzia eraikinaren segurtasunaz ere arituko dira eta konkretuki, teilatuan erorketen aurkako segurtasun sistemaren hornidura, instalazioa eta ziurtapena kontratatzea proposatuko da.
Azken orduk beste gairik aurkezten ez bada, aste honetako Tokiko Gobernu Batzarra arin burutuko dela pentsa genezake. 17:00etan hasiko da, ohikoa denez.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!