Gauean, sei orduko argi mozketa Olakua auzoan
2015/03/26
Gauerditik bihar goizeko 6ak arte ez da argirik izango
Argindar sarea hobetzeko lanak egingo dira. Oñargi enpresak Olakua auzoko bi transformazio zentroak berrituko ditu. B1 transformadoreak aldatu eta behe tentsioko kuadro berriak instalatuko ditu.
Lanak gauez egitea erabaki da, ahalik eta eragozpen txikiena eragin dezaten. Etxeko aparatu elektrikoak deskonektatzea gomendatzen da tentsio gora beherek kaltetu ez ditzaten.
Gaur gaueko hobetze lanek Olakuako etxalde osoari eragingo diote eta horren berri ematen duten oharrak, auzoko bebarruetan jarri dira.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!