Garraio publikoaren gaia aztertzeko bilera egingo dute udala eta foru aldundiko ordezkariek ostegunean

2017/12/12
Card image cap
Udalaren eskaerak babestuz jaso diren 1500dik gora sinadura eramango dira

  Udalabatzak urriko Osoko Bilkuran onartu zuen mozioan jasotako eskaerak aurkeztuko dizkiete foru aldundiko ordezkariei. Autobus garraio publikoan orain bizpahiru hilabete murriztu ziren zerbitzuak berriro indarrean jartzea eta  Oñati-Eskoriatza eta Oñati-Eibar lineak berrezartzea eskatuko dute. Udalak egindako eskaerak herritarren sinaduraz babestuko dira. Udalbatzak onartutako eskaerarekin bat eginez 1500etik gora sinadura bildu dira azaroan abiatu zen atxikimendu bilketan. Sinadura bilketa hau bihar amaituko da. Sinadura orriak udaletxe sarreran kokatu den mahaitxo batean daude.

  Ostegun goizean diputazioko ordezkariekin bilduko den udaleko ordezkaritza alkateak eta beste zinegotzi batek osatuko dute. Bileran, garraio publikoaz gain, foru eskumeneko bide mugikortasunaren inguruko beste gai batzuk aztertuko dituzte.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!