Gardentasun ataria sortu du Udalak bere webgunean

2023/03/01
Card image cap
2022-2025 urteetarako gardentasunerako planaren baitan kokatzen da

  2020 egin zen udalaren gardentasun sistema abian jartzeko lehen urratsa, erakundea zein egoeratan zegoen ikusita diagnostikoa osatuz. Toki administrazio gisa dituen gardentasun betebeharrak identifikatu ziren, betetze maila zehaztu zen eta horiek hobetzeko hurrengo pausoak zerrendatu ziren. Horrela, 2022-2025 urteetan garatzeko lan plana idatzi zen. Plan horren baitan kokatzen da udaleko webgunean kontsultagai dagoen gardentasun ataria.

  Azken hilabeteotan ataria edukiz elikatzen aritu dira eta udalari berari dagozkion datu eta txostenak zintzilikatzeaz gain, Oñatiri dagozkion baina beste erakunde publiko batzuenak direnak ere ikusgai jarri dira. Ataria osatzeko prozesuan dago eta Attest enpresak udalaren bidelagun izaten jarraituko du. Udal irekiera eta gardentasunerako bidean aurrera egiteko konpromisoa berresten du udalak horrela.

  Iaz onartu zen Herritarren Parte-hartzea, Lankidetza publiko-soziala eta irekiera instituzionala arautzeko udal ordenantzak gardentasun du hizpide, bestak beste, hirugarren atalean.

  Gardentasun atari honetarako sarbidea oso erraza da: oñati.eus udal webgunean sartu eta Udala ataleari dagokion Udal informazioa zutabean begi bistara agertuko zaigu, beste atari batzuekin batera. Bestela, webguneko goiko barra beltzean ere zuzenean sakatu daiteke.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!