Garapenaren aldeko proiektu estrategikoak eta ekintza puntualak gauzatzeko udal dirulaguntzak ebatzi dira
Udalak garapenaren aldeko lankidetzarako dirulaguntzen baitan bereizten dituen lau lerroetako bi dira lankidetza proiektu estrategikoak eta ekintza puntualak. Eskaerak egiteko epea martxoaren 11n itxi zen eta jasotako proiektuak aztertu eta baloratuta, dirulaguntzak ebatzi berri dira.
Hegoaldeko herrialde pobretuetan lankidetza proiektu estrategikoak garatzeko 9 laguntza eskaera aurkeztu dira baina bat ez da onartu, arauetan jasotako bi bal-dintza ez betrtetzeagatik: tokian bertako bazkide bat edo atzerriko kontrapartea izatea eta zerga betebeharrak beteta edukitzea egiaztatzea. Beste 8 eskaerak onartu dira eta balorazioan eman zaien puntuazioaren araberako dirulaguntza jasoko dute. Hermansoloña elkarteak Argentinako Jose C Pazen hainbat hobekuntza lan egiteko eta Mahbes dairara laguntza bidaltzeko bi eskaera egin zituen. Bubulum taldeak Nikaraguan urritasuna duten haur eta gazteei arreta eskaintzeko proiek-tuarekin jarraitzen du. Nikaraguan baita ere, ekintzailetza bultzatu eta garapene-rako sustatzaileen formaziorako bi proiektu aurkeztu ditu Mundu Solidarioa Helburuk udal dirulaguntzetara. Elkartasuna Txiapasekin taldeak Mexiko hegoaldean formazio egitasmoak babesten jarraitzen du. Hotz Oñati taldeak Yemengo familiak hezi eta babesteko gosarien egitasmoarekin darrai eta Arantzazuko Adiskideak taldeak berriz, Boliviako ospitale batean prebentziorako egi-tasmoa aurkeztu du, Sucre hiriko emakumeen osasuna bermatzeko helburuz. Guztiek udalaren dirulaguntza jasoko dute. Orain, laguntzaren %75a bideratuko da eta gainontzekoa, diru-zuriketa aurkeztu ondoren. Abenduaren 31n amaituko da gastu zuriketarako epea. Laguntza lerro honetan ia 94.000 euro banatzea erabaki da.
Halaber, ekintza edo ekimen puntualetarako lerroan, 8 eskaera jaso dira eta guztiak onartu dira. Onartutako eskaeratatik lau Hermansoloña taldeak aurkeztu ditu eta Argentinan hainbat proiektu konkretu burutzeko dira. Beste bi, Nomada elkarte humanitarioaren izenean aurkeztu dira, Nepalen, hezkuntza sustatzeko hainbat beka ematea proposatzen da eta azkenik, Mikel Goiaingeruaren Parrokiaren izenean beste bi eskaera aurkeztu dira, Dominikar Errepublikan giltzurrunetako gaixo kronikoen tratamendua hobetzeko eta Ginea Konakry, Dhaguelen, larrialdiko osasun-arreta bermatzeko ekintzetarako. Zortzi proiektu hauetara ia 35.000 euro bideratzea onartu da eta orain, % 75a ordainduko da.
Dirulaguntza hauetarako diru poltsa handitu egin da aurten, udal aurrekontuaren % 0,7arekin parekatuz.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!