154 lagunek eman dute izena eskulan ikastaroetan
183 plaza eskaini ziren pintura, zeramika eta pintura dekoratibo ikastaroetan baina modu ezberdinean osatu dira taldeak eta 143k plaza lortu dute, beste 11 itxaron zerrendetan geratu dira. Gaztetxoei zuzendutako pintura taldeetan sortu dira itxaron zerrenda gehienak, aurten ere: asteazkenetan eta ostegunetan 17:00etatik 18:30ak arteko taldeetan. Baina nagusiei zuzendutako beste bi taldetan ere itxaron zerrendak eratu dira: pintura ikastaroan, 16:00etatik 18:00etara arituko den taldean eta zeramikan, arratsaldeko 15:00etatik 17:00etara arituko den taldean. Plazen esleipena zozketaz egin da beharra izan da taldeetan. Plaza eskuratu eta itxaron zerrendetan geratu direnen izen-abizenak Kultur Etxeko harreran eta udaleko web atarian ikusgai daude.
Udaleko kultura departamentuak antolatu ohi dituen ikastaroak azaroaren 2ko astean hasiko dira, bakoitzari dagokion egun eta ordutegian, Bidebarrieta kaleko 22an dauden eskulanetarako udal lokaletan. Ikastaroen matrikula kargua berriz azaroaren 18an egingo da, izena ematerakoan jakinarazi ziren kontu korronteetan. Helduen ikastaroko matrikula 91,75 euro da eta adin txikikoena, 67,18 euro.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!