Oñatiko udala

Gabonetako egitarau berezia antolatu da San Martin egoitzan

2025/12/15
Card image cap
Ganbara abesbatza San Martinen iazko Gabonetan
Herriko hainbat talderen bisita eta emanaldiak izango dituzte egoiliarrek

  Gaur hasi eta urtarrilaren 5a arte ekintza bereziak izango dira San Martin egoitzan. Gabonetako egitaraua osatzerakoan, bertako baliabidez egingo diren saio bereziak eta herriko hainbat eragileren eskutik burutuko direnak tartekatu dira. Hala, gaur bertan karta banaketa egin da HIRUKIDEren eskutik eta bihar goizean ipuin kontaketa izango dute ikastolako haurrekin batera. Txantxiku ikastolakoak abenduaren 18ko goizean ere San Martinera hurbilduko dira kantu saioa eskaintzera eta egun berean, baina arratsaldez, Jose de Azpiazu musika eskolakoen emanaldia izango dute. Osteguneko saioa borobilfuz, olerki errezitaldia programatu da. Asteazkenean, gainera, Nagusilanekoen erakustaldia izango da. Astea merienda berezia dastatuz amaituko dute ostiralean.

  Datorren astelehenean, talo tailerra eta Santomas ospakizuna izango dute San Martingo egoiliarrek goizean eta Oñati abesbatzaren bisita, arratsaldean. Hilaren 24an, berriz, San Martin egoitzan ekingo dio goizean osatuko duen kantu jirari Ganbara abesbatzak. Gainera, arratsaldean, bertako egoiliarrek izango dute Gabonetako kantak abestu eta egun seinalatu hauen inguruko kontuak elkarri kontatzeko aukera. Abenduaren 29an, bolo txapelketa, urtarrilaren 2an, bingo musikala, eta 5ean, Lizargarate taldearen eta errege magoen bisitak eta oparien banaketa antolatu dira San Martin egoitzan.

  Gabonak egun bereziak dira guztiontzat eta San Martin egoitzan eta eguneko zentroan ere, programazio berezia antolatu dute egun hauek ospatzeko.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!