Oñatiko udala

Felix Ibarrondoren “Guernica” lana estrainatuko du Euskadiko Orkestrak gaur

2026/01/26
Card image cap
(Arg: Diario Vasco)
Pablo Picassoren margolanak inspiratu du musikari oñatiarra

  Donostiako Kursaal jauregian izango da Guernica” lanaren estreinako emanaldia, gaur, 19:30etan; astean Gasteizen eta Bilbon ere eskainiko du Euskadiko Orkestrak. Pieza konplexua dela esan du Ibarrondok, eta zenbaitek zaila dela komentatu dio, horregatik, urduritasun eta kezka puntu bat baduela onartu du. Hala ere, Euskadiko Orkestrak interpretazio egokia egitea espero duela gaineratu du.

  Pablo Picassoren margolana izan du inspirazio eta abiapuntu Ibarrondok Guernica musika pieza sortzerakoan. Horregatik, gaztelerazko grafia mantendu du izenburuan. Lanari denbora dezente eskaini diola esan du konposatzaileak, eta zenbait interpretek konplexua dela esateari ez dio aparteko garrantzirik ematen. Egungo gizartean bizi den konpositore dela eta horren arabera sortzen duela esan du oñatiarrak. Sortzaile emankorra, berriki, Vienan, berak idatzitako beste lan bat, Obsidienne, lehen aldiz jo dute.

  Parisen urteak eman ditu Felix Ibarrondok baina egun Bermeon bizi da eta horrek Euskadiko orkestraren entseguetan egotea erraztu dio. Prestaketa horretan asko disfrutatu duela baina estreinaldien aurrean geroz eta urduritasun handiagoa sentitzen duela aitortu du.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!