FAN HEMENDIK eguna ekainaren 30ean ospatuko da

2018/06/14
Card image cap
Aurkapen ekitaldian Altsasukoen sententziaren aurka Iruñean egingo den manifestaziora joateko deia egin zen

  Fan hemendik eta antzerakoen inguruan zabaldu nahi den kriminalizazioaren haritik, aldarrikapen eguna egin ala ez eztabaidatzen aritu direla onartu zuten antolatzaileek aurkezpen ekitaldian. Hitzorduari eustea erabaki dute eta ekainaren 30ean, VIII.. Fan Hemendik eguna ospatuko da. Agerraldi jendetsu baten bidez egin zuten aurkezpena asteartean, aldarrikapenak duen herri-babesa irudikatzeko.

  Aurten ere ospakizuna eta aldarrikapena eskutik etorriko dira. Egitaraua eguerdian egingo den triki-poteoaz hasiko da, ondoren, bazkaria egingo da eta 19:00tan manifestazioa egin ondoren, kontzertuak hasiko dira: Itziarren semeak, Gadafiste brothers, Gorpuzkingz eta Broken legacy-ren musika entzun ahal izango da. Bazkarirako izen-ematea Arrano eta Ona tabernetan egin daiteke jada.

  Bide batez, agerraldia aprobetxatu zen Altsasuko gazteen sententziaren aurka eta justizia eskatzeko Iruñean larunbatean  egingo den manifestaziora joateko deia zabaltzeko. Oñatitik autobusa antolatu dela jakinarazi zen eta izena, Arrano tabernan eman behar dela azpimarratu zuten.


Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!