Oñatiko udala

"Euskara zugan, nigan gugan" izenburuko idatzia ahobatez onartu zen azken Osoko Bilkuran

2025/12/03
Card image cap
Euskara erdigunean jarri, hizkuntza politikan atzera urratsik ez eman eta bitartekoak jartzeko konpromisoa hartu zen

  Euskararen Nazioarteko Egunaren harira mozio idatzi bateratua onartu zuen udalbatzak azken Osoko Bilkuran. Irakurri ere hala egin zuten bi udal taldeen ordezkari gisa Iñaki Olaldek eta Amaia Erostarbek. Euskarak bide luzea egin duela ea debekuei aurre eginez ere iraun duela gogoratzen da idatzian. Gazteen hizkuntza izatera pasa dela aipatzen da eta argi-izpi horrek etorkizuna marraztu behar duela adierazten da. Baina hiztun-komunitatea ez dela berez mantentzen eta zaindu eta elikatu behar dela zehazten da eta une erabakigarrian gaudela azpimarratzen da.

  Belaunaldi berrien artean euskararen transmizioa indartu, ezagutza zabaldu eta erabilera sustatuko duten ingurune biziak zaindu eta zabaltzeko unea dela dio idatziak. Zer hobetu eta egiteko asko dagoela aipatzen da eta urte luzez euskara bizi eta biziarazi dutenei aitortza egitearekin batera, euskara guztion hizkuntza dela aldarrikatzen da. Era berean, euskararen jauzia egitea guztioi dagokigula ere adierazten du idatziak. Era berean, Udalak hiru kopromiso zehatz onartu zituen osteguneko Osoko Bilkuran:

  - Udal politiketan euskara erdigunean jartzea,

  - Hizkuntza politikan atzera urratsik ez egitea

  - Euskarak behar duen jauzian Udalari dagokiona egitea eta horretrako bitartekoak jartzea

  Eusko Jaurlaritza, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Aldundiak, Eudel eta UEMAren zigiluak zituen idatziak Oñatiko udalbatzaren ahobateko onespena jaso zuen.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!