Oñatiko udala

Euskaltegiko bi irakasle plaza betetzeko deialdia zabaldu du Udalak

2025/10/27
Card image cap
Azaroaren 21a arteko epea dago hautaketa prozesuan izena emateko

  2023ko Enplegu Publikoaren Eskaintzan jaso ziren euskaltegiko bi irakasle plaza hauek eta hautaketa prozesuari dagokion iragarkia, irailaren 29an argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Oinarri horien arabera bi baldintza nagusi bete behar dira hautaketa prozesura aurkeztu ahal izateko: unibertsitate graduko titulazioa edo baliokidea izan behar da eta euskarari dagokionez, 4. hizkuntza-eskakizuna edo pareko maila. Baldintza horiek beteta, eta azterketa eskubideengatik tasa ordainduta, izena eman daiteke, azaroaren 21a bitartean.

  Oposizio-lehiaketa bidez beteko du Udalak euskaltegiko bi irakasle plaza hauek; oposizio prozesuan hiruzpalau ariketa gainditu beharko dira, euskara maila agiri bidez egiaztatzen denaren arabera eta lehiaketa fasean, lanbide esperientzia eta titulu akademiko ofizialak baloratuko dira. Kontratatuko diren bi euskara irakasleak udal euskaltegian arituko dira, ikasleei eskolak ematen. Beste zeregin batzuk ere beteko dituzte: ikasleen jarraipena eta ebaluazioa egitea, ezarritako helburuak kontutan hartuta; tutoretzak egitea aldizka ikasleekin eta guraso edo tutoreekin; gela bakoitzeko edukia prestatzea, materiala ikasleen beharretara eta mailetara egokituz; euskaltegiari dagozkion lan administratiboak eta irakaskuntza-jarduerarekin lotutako dokumentuak egiten laguntzea, besteak beste.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!