Oñatiko udala

Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren kontratazioa eta hiru adierazpen edo mozio-idatzi aztertuko dira gaurko Osoko Bilkuran

2025/11/27
Card image cap
Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko, Haurtzaroaren eta Euskararen nazioarteko egunen inguruko idatziak dira

  Uztailean kaleratu zuen Udalak etxez etxeko laguntza zerbitzua kontratatzeko deialdia. Bi enpresa aurkeztu ziren prozesura eta bakoitzak osatutako memoria teknikoa eta eskaintza ekonomikoa baloratuta, zerbitzuaren kontratu berria norekin egin azalduko da gaurko Osoko Bilkuran. Hasiera batetan bi urtetarako kontratua sinatuko da baina beste bi urtez luzatzeko aukera aurreikusi da. Egun 37 lagun daude etxez etxeko laguntza zerbitzu honetan lanean eta kontratu berria lortzen duen enpresak langile horiek hartu beharko ditu, langileen subrogazioa jasota baitago lizitazio baldintzetan.

  Azaroa amaiera-abendu hasiera nazioarteko egun esanguratsuak pilatzen diren garaia da eta halako hiruren inguruko mozio eta adierazpen idatziak irakurriko dira gaurko Osoko Bilkuran. Azaroaren 20a Haurtzaroaren Nazioarteko Eguna da eta horren harira, 5 puntuko idatzia proposatuko du alkateak arratsaldeko bileran. Herenegun, azaroaren 25ean, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna ere izan zen eta udalbatza osatzen duten bi taldeen adostasunez, adierazpen instituzionala irakurriko da plenoan. Abenduaren 3a, azkenik, Euskararen Nazioateko Eguna izango da eta Euskara ZUGAN, NIGAN, GUGAN izenburupean mozio bateratua aurkeztuko da gaurko Osoko Bilkuran.

  Aipatutako gai horiezaz gain, Pake Leku elkarteari dirulaguntza izenduna emateko hitzarmen proposamena, kreditu aldaketa baten espedientea edota garaje baten salmentaren ingurukoak azalduko dira 18:30etan hasiko den Osoko Bilkuran.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!