Oñatiko udala

Etxeko olioa jasotzeko edukiontzia berriak jarriko ditu Mankomunitateak

2021/09/20
Card image cap
Edukiontziak gehituko dira, Oñatin, bilketa puntuak bikoiztuz

  Etxeko olioa biltzeko pote berdeak jaso eta ordezkoa ematen duten edukiontziak desagertuko dira. Horien ordez, edozein motako ontzi itxi onartuko duten edukiontziak jarriko ditu Mankomunitateak, datozen egunotan. Egungo edukiontzi berdeen ordez laranja koloreko berriak jarriko dira.

  Kolorea aldatuko da eta erabilitako olioa uzteko aukerak ere bai. Aurrerantzean, etxeko olioa edozein motatako ontzi itxian bota ahalko da eta ez da nahitaez ontzi berdea erabili beharko. Edukiontzi berrietan olioz betetako beirazko edo plastikozko ontziak edota tetra-brik-ak sartu ahal izango dira. Baina ez du ordezko poterik itzuliko, hau da, ez du ontzi hutsik bueltatuko.

  Datozen egunotan gauzatuko du Mankomunitateak olioa batzeko edukiontzien ordezkatzea, edukiontzi berdeak erretiratu eta laranja koloreko berriak jarriz. Aldi berean, olioa botatzeko puntuak gehitu egingo dira. Oñatin, zazpi puntu daude gaur egun eta 13 egokituko dira. Halakoak eskuragarriago jarri nahi dira, etxeko olioa birziklatzea errazagoa gerta dakien herritar guztiei.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!