Oñatiko udala

Etxeko hondakinak egoki birziklatzeko gida banatu du Mankomunitateak

2026/04/16
Card image cap
“Ondo bereiztu eta hirukoa saskiratu” kanpainaren baitan argitaratu da gida

  Urtearekin ekin zion Debbagoieneko Mankomunitateak Ondo bereiztu eta hirukoa saskiratu informazio eta sentsibilizazio kanpainari; hondakinen bereizte ohiturak ezagutzeko telefono-galdeketa egin zen, ondo bereiztera animatuz esku-orriak banatu eta kartelak jarri ziren kalean, eta 30 segunduko spot-a zabaldu zen. Liburuxka informatibo bat ere osatu da, tokian tokiko bilketa sistemaren ezaugarriak laburbilduz. Sei hizkuntzetan argitaratutako liburuxka honen aleak udaletxetara banatu ziren, erroldatu berriei emateko. Orain berriz, birziklatzeko gida argitaratu du Mankomunitateak, Oñatin atez ate jasoko diren etxeko bost hondakinen frakzioetan zer birziklatzen den eta zer ez modu grafiko eta errazean erakusten da.Hondakinen bilketa egunak eta esekitokien erabilera zuzenari buruzko argibideak ere ematen dira etxera banatu diren esku-orrietan.

  Hondakinen gaika bereiztu eta bilketari buruz ari garelarik, gogoratu, hondakin asko pilatzen denerako, edo lehenbailehen kentzea komeni denerako Larrialdiko guneak daudela, Eltzian eta Urrutxuko Garbigunearen goialdean. Larrialdi gune hauetako sarrera itxita dago eta zabaltze sistema aldatu egin da, giltzadun sarraila jarri baita, kode bidez irekitzen zenarenn ordez. Aipatu giltza udaltzaingoan edo Garbigunean bertan eskuratu beharko da aurrerantzean.

  Azken aste hauetan gurean egiten ari diren Ondo bereiztu eta hirukoa saskiratu kanpainaren helburua argia da, herritarrak kontzientziatu hondakinak be-reiztearen garrantziaz, bide horretatik, kutsadura, kostuak eta tasak murriztu ahal izango baitira. Erronka ere garbia da: Debagoienean egun gaika biltzen den portzentajea handitu eta % 80ra iristea.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!