Espainiako gobernuaren ordezkaria Oñatin izan zen atzo guardia zibilei elkartasuna adierazten

2017/06/15
Card image cap
Euskal autonomia erkidegoan dauden kuartelak bisitatzen ari da Javier de Andres

  Estatuko segurtasun indarren zentruetara egiten ari den bisiten baitan kokatu zuen Javier de Andres gobernu ordezkariak Oñatiko kuartelera egindako bisitaldia. Atzo etorri zen, Fan hemendik eguna egingo den aste berean. Zentzu horretan Oñatiko guardia zibilei elkartasuna adierazi nahi izan ziela esan zuen beren kontra antolatu den egunak jazarpen eta umiliazio larriak dakartzala gaineratuz, larunbatean izango den Fan hemendik egunari erreferentzia eginez.

  Oñatiko kuarteleko arduradunekin bildu zen Javier de Andres gobernu ordezkaria atzo eta bertan dauden guardia zibilei bere elkartasuna eta babesa adierazi zien.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!