Oñatiko udala

Eskerrak emanez utzi zuen Bixente Urrutiak zinegotzi kargua atzoko Osoko Bilkuran

2021/11/26
Card image cap
Txalo artean agurtu zuten udalbatza osatzen duten kideek

  EH Bilduren udal taldeko Bixente Urrutia Elexpuruk zinegotzi kargua utzi zuen atzoko Osoko Bilkuran. Arrazoi pertsonalak tarteko erabaki zuen karguari uko egitea. Urrutiak eskerrak eman zizkien korporazioko kideei, udal langileei, auzo alkateei eta herritar guztiei.

  Izaro Elorzak ere esker oneko hitzak eskaini zizkion, udal jardunean Urrutiak erakutsi duen konpromisoa azpimarratuz. Eta Iñaki Olaldek bertsoa kantatu zion. Bertsoa idatziz daraman oroigarria ere oparitu zioten Bixente Urrutiari, udalbatza osatzen duten kide guztien txalo artean.

  Bixente Urrutiaren lekua Karmelo Guridi Gallastegik beteko du, gauzak ondo, abenduko Osoko Bilkuran. Atzo, udaletxeko areto nagusian plenoa jarraitzen izan zen Guridi.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!