Oñatiko udala

Eskaintza bakarra jaso da Araozko ostatuaren kudeaketa esleipenera

2026/10/09
Card image cap
Gaur egin da lehenengo pliken irekiera

  Irailaren 30ean itxi zen Araozko ostatua eta amaitutzat eman zen 2024an sinatu zen emakida kontratua. Bitartean, Araozko ostatu, jatetxe eta taberna ustiatu eta kudeatzeko kontratu-esleipen berria abiarazi zuen Udalak. Proposamen bakarra aurkeztu dela jakin da gaurko pliken irekiera ekitaldian. Gaitasun eta kaudimen plika ireki da eta eskaintza bideratu duen enpresari hainbat zuzenketa egitea eskatu zaio. Memoria plika datorren astean irekitzea aurreikusten da.

  Udalak, eta baita auzoak ere, ostatua lehenbailehen ireki nahi dute, Araotzen ez baitago pareko zerbitzurik. Proiektu berriari bultzada emate aldera esleipenerako baldintzak leundu egin zituen Udalak eta udazken-negua denboraldi baxua dela kontutan hartuta, martxoaren 31ra arte, hileko gutxieneko ustiapen kanona 50 eurotan finkatu zuen. Apiriletik aurrera berriz, 800 euro/hileko kanona ezarri zuen, orain arte bezala. Ikusi egin behar jaso den eskaintza zenbatekoa den. Kontratuaren iraupena ere mugatu egin du Udalak lizitazio berri honetan eta urtebetekoa izango da, beste bost urtez luzatu ahal izango delarik, 2032ko irailaren 30eko mugarekin. Orduan Araozko auzoaren eskura pasako da taberna-jatetxe eta ostatuaren kudeaketa.

  Ostatua itxi ondoren instalazioen inbentarioa egin da eta kudeaketa esleipena burutu bitarteko tartea aprobetxatuko da konponketa lan txiki batzuk egin eta guztia prest uzteko.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!