"Errepresioa, distortsioa eta bakea" erakusketa osatu du Lege Soziologia Institutuak, Gipuzkoako Artxibo Historikoaren laguntzarekin
Errepresioa, distortsioa eta bakea erakusketak, hogei artxibo-pieza inguru biltzen ditu, tartean, gerraren, justiziaren eta bakearen dimentsio sozio-juridikoa aztertzen duten ikerketa lanak ere. Erakusketaren elementu nagusietako bat erregimen autoritarioei eta informazioari buruzko dokumental laburra da; Espainiako diktaduran errepresioa, zentsura eta informazioaren kontrola ahalbidetu zuten mekanismoak landu dira lege soziologiaren ikuspegitik eta Gipuzkoako artxiboak gordetzen duen funtsa erabiliz. Diana Durán kazetari latinoamerikarrak propio osatu duen ikus-entzunezkoa da. 20 bat minutuko iraupena du dokumentalak eta lotura egiten du, batetik, memoria historikoa eta, bestetik, erresilientzia demokratikoari buruzko eztabaida garaikidea eta Lege Soziologia Institutuko master ikastaroan lantzen diren beste gai zabalagoak uztartuz.
Erakusketa herritarrei helarazi nahi zaie eta bisitak egingo dira. Eguerdian inaguratu da Errepresioa, distortsioa eta bakea erakusketa; Lege Soziologia Institutuko zuzendari zientifikoak, Camilo Umañak, zabaldu du eta ekitaldian izan dira baita ere, Joxerramon Bengoetxea Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea, Izaro Elorza alkatea, Alfonso Gómez Justizia sailburuordea eta José María Bastos Justizia saileko zuzendaria.
Erakusketa martxoaren 27ra arte egongo da ikusgai, Gipuzkoako Artxibo Historikoan.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!