Errekalden aparkalekua egokitzea eta Martzelino Zelaia kaleko irisgarritasun lanak kontratatzea gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean

2022/10/20
Card image cap
Auzotasuna deritzon diru-atal gehigarriaren onuradunak ere azalduko dira

  Errekalde auzoan auto aparkaleku gune berria egokituko du udalak, auzoko 29, 31 eta 33 atarien atzealdean. 10 aparkaleku eta argiteria publikoa egokitzeko proiektua prestatu du A2B arquitectos enpresak eta hori gauzatzeko esleipen prozedura abiaraztea proposatuko da gaur arratsaldeko batzarrean.

  A2B arquitectos enpresa berari eskatu dion udalak, bestalde, Martzelino Zelaia kalearen irisgarritasun hobetzeko proiektua. Hori ere jaso da udaletxean eta lanak egiteko kontratazio espedientea onartzea aztertuko da gaurko bileran.

  Lan zerrendan beste bost gai ere jaso dira, eta hiruk Udalak emango dituen dirulaguntzei egiten diete erreferentzia: Auzotasuna deritzon diru-atal gehigarriaren 2022ko bigarren deialdian onuradun izango diren auzo eta proiektuen berri emango da, Torreauzoko herri lasterketaren antolakuntza taldeari onartu zitzaion dirulaguntzaren likidazioa onartzea proposatuko da eta garapenaren aldeko nazioarteko lankidetzarako dirulaguntzen atalean, larrialdiko laguntzetara eta ekintza humanitarioko proiektuak finantzatzeko D lerroko onuradunen zerrenda jakinaraziko da.

  Gobernu taldearen asteko bilera 17:00tan hasiko da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!