Oñatiko udala

Errekaldeko jaietan eraso sexisten arretarako telefono bidezko zerbitzua egongo da

2026/05/27
Card image cap
Telefonoa ostiral eta larunbat gauean aktibatuko da

  Jaietan eman daitezkeen erasoen aurrean zalantzak argitu, arreta bideratu edo akonpainamendua eskaintzea izango da zerbitzuaren helburua, baita gorabeheren gaineko erregistroa egitea ere. 688 602 089 telefono zenbakira deituta edo watsappez idatzita, arreta espezializatua jasotzeko aukera egongo da asteburuan. Zerbitzua ostiral eta larunbat gauean egongo da martxan, 22:00etatik 8:00etara bitartean. Zerbitzuaren berri ematen duten kartelak kalean jarriko dira, erdiguneko kaleetan eta Errekalde auzo inguruan.

  San Miel Txikitan egin zen bezala, Errekaldeko jaietan ere eraso sexisten arretarako telefono bidezko zerbitzua aktibatuko du Udalak.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!