Oñatiko udala

Eraso sexisten arretarako telefonoa aktibatuko da San Miel Txiki eta Errekaldeko jaietan

2026/05/04
Card image cap

  Hasi dira auzo jaiak eta horiekin bat eginez eraso sexisten arretarako eta informaziorako telefono bidezko zerbitzua abiatuko du Udalak asteburuan. Eraso sexisten arretarako zerbitzua noiz eta nola egin adostu da herriko mugimendu feministarekin elkarlanean. Hala, San Miel Txikitan eta Errekaldeko jaietan arreta eta informaziorako telefonoa aktibatu da aurten ere, ostiral eta larunbat gauetan. Egun bakoitzean telefonoa hamar orduz erabilgarri egongo da, 22:00tatik hurrengo goizeko 8:00ak arte. Jasandako erasoen erregistroa osatzea da helburua.

  Eraso sexisten aurrean arreta espezializatua jasotzeko aukera egongo da; zalan-argitu, arreta bideratu edota akonpainamendua eskainiko da. Horretarako herrian jada ezaguna den telefono zenbakia aktibatuko da berriro, hau da: 688 602 089. Zuzenean deituta edo whatsapp mezua bidaliz zerbitzua eskatu ahal izango da.

  Eraso baten berri eman, edo halakoa jasan duenari nola lagundu jakiteko, herritar guztien eskura jartzen da telefonoa. Zerbitzuaren berri ematen duten kartelak kalean jarriko dira; asteburura begira, kale Zaharra eta inguruko kaleetan bihar zabalduko dira, maiatzeko azken asteburuaren atarian, Errekalde auzo inguruan ere bai.

  Telefono bidezko arreta eta informazio zerbitzu hau urtean hainbat alditan akti-batzea aurreikusten da; azken urteotan esaterako, maiatzean eta irailean ere akti-batu da, Atzeko kaleko eta San Migel jaixetan. Herriko jai nagusitan aurrez aurreko zerbitzua ere eskaini da.

Iturria: Oñati Irratia

 

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!