Oñatiko udala

Epaiketaren zain, aske geratu da pasa den ostiraleko sexu erasoaren haritik atxilotutako gizonezkoa

2026/04/24
Card image cap
Enpresagintza fakultatean astelehenean egin zen elkarretaratzea
Ertzaintzak, udaltzaingoaren laguntzarekin, 51 ureko gizon bat atxilotu zuen asteazkenean

  Enpresagintza fakultate inguruko enpresa eta eraikinetako kamera-irudiak erabili dira sexu erasoa ustez egin zuen gizonezkoa identifikatzeko. Horiek oinarri hartuta, ustezko egilea Oñatin bertan atxilotu zuen Ertzaintzak, udaltzaingoaren laguntzarekin, asteazkenean, eta polizia-izapideak amaituta, Bergarako epaitegira eraman zuen atzo. Epaiketaren zain aske geratu zen, karguekin.

  Aipatu sexu erasoa pasa den ostiralean, apirilaren 17an arratsaldeko zazpiak aldera gertatu zen Enpresagintza fakultateko aparkalekuan. Biktima bere ibilgailuaren barruan zegoen, bat-batean, gizon bat auto barrura sartu zelarik, kopilotuaren atetik. Emakumeak ihes egin ahal izan zuen baina erasotzaileak atzetik jarraitu zion aharik eta , inguruetatik zebilen oinezko bati laguntza eskatu zion arte. Orduan, erasotzaileak ihes egin zuen.

  Ertzain-etxean gertatutakoaren berri berehalakoan eman zen eta patruilak bertaratu ziren; biktima lagundu eta osasun-zentro batera eraman zuten eta, aldi berean, gizonezkoa lokalizatzen saiatu ziren, emakumeak emandako deskribapena jarraituz. Lehen ordu horietan ez zen inor atxilotu baina ikerketak aurrera jarraitu zuen eta asteazkenean, ustezko erasotzailea atxilotu zuten.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!