Enpresagintza Fakultatearen eskaintza aurkezteko 10 ate ireki jardun egingo dira ikasturtean
Nagusiki aurrez aurreko saioak antolatu dira baina, tartean, online bidezko banaka batzuk badira 2025-2026 ikasturte honetan egingo diren ate ireki jardunen egutegian. Oñatin eta Enpresagintza Fakultatean programatu diren 10 saioak aurrez aurre beteko dira; LEINN edo Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza gradurako lau ate ireki jardun eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza gradurako sei antolatu dira. Lehena, ADE graduari dagokiona izango da, azaroaren 29an.
Lidergo Ekintzailetza eta Berrikuntza graduaren inguruko lehenengo ate ireki jarduna abenduaren 11n egingo da, eta hurrengoak, urtarrilaren 31n, martxoaren 5ean eta apirilaren 23an izango dira. Urtarrilekoa goizeko 11:00etan hasiko da, a gainontzekoak, arratsaldeko 17:30etan. Enpresa administrazioa eta zuzendaritza graduari dagozkion ate ireki jardunak sei izango dira, esan bezala: larunbatean, azaroaren 29an egingo da lehena eta ondoren, urtarrilaren 10ean, otsailaren 7an, martxoaren 7an, apirilaren 18an eta maiatzaren 7an. Azken hori arratsaldez izango da, 17:30etan eta gainontzeko bostak goizeko 11:00tan.
Ate ireki jardun hauetan, formakuntza eskaintza aurkezten da eta instalazioak bertatik bertara ikusteko aukera dago. Jardunaldi bakoitza bi ordu ingurukoa izaten da eta zalantzak argitu daitezke graduetako arduradunekin, zuzenean parte hartzen baitute aurkezpenetan. Parte hartzeko aurrez izena eman behar da MUko web atarira sartuta. Izen-ematea aktibatuta dago jada.
Mondragon Unibertsitatearen eskaintza zabalduz doa eta urtetik urtera formazio zentro gehiagotan antolatu ohi dituzte ate irekiak. Oñati, Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza, Goierri eta Bidasoako campusetan, Basque Culinary Centerren eta Bilboko AS Fabrik zentroei Galarreta, Bartzelona, Malaga eta Madrileko eskaintzak batu zaizkio, azken urteetan. Guztira 123 ate ireki jardun antolatu dira, azarotik ekainera bitartean. Batxilergoko lehen mailan daudenentzat ere saio bereziak egingo dira ekainean.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!