Emanaldirik ez Oñati irratian gaur
2021/11/04
Oñatiko albisteak web atari honetan eta sare sozialetan zabalduko dira
Oñati Irratiak ez du emanaldirik eskainiko gaur, esatariaren eztarri arazoak tarteko. Ondorioz, gaurko iragarrita zegoen Alkatearekin berbetan saioa atzeratu eta datorren asteartean, azaroaren 9an egingo da. Bitartean, herritarrek Izaro Elorzari egin nahi dizkioten galdera eta komentarioak jasotzen jarraituko dute 943 782 072 telefono zenbakian eta irratia@onati.eus helbidean.
Zuzeneko emanaldirik ez da izango Oñati Irratian baina herriko albisteak landu eta zabaltzen jarraituko dute. Berriak, udal web atari honetan argitaratuko dira, ohikoa denez, eta Facebook eta Twitter sare sozialen bitartez zabalduko dira, Berbia Oñati ataletan.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!