Oñatiko udala

Emakumion Etxian gizonek nola parte har dezaketen hizpide izango da bihar Gizonen Foro irekian

2025/05/13
Card image cap
Saioa 17:00etan hasiko da San Juan kaleko lokalean

  Emakumion Etxiaren inguruan eztabaida gizonei zabalduko zaie bihar, bertan zein parte hartze izan dezaketenaz hausnartu dezaten. Gizonen foro irekia izango da eztabaidarako gune eta herriko gizonezko guztiak gonbidatzen dira parte hartzera.
Udaleko Berdintasun departamentuak antolatuta Gizonek nola parte har dezakete Emakumion Etxian? eztabaida bilera bihar egingo da.Bertaratzeko asmoa dutenei aurrez izena ematea eskatzen zaie eta bi bide dituzte horretarako:  berdintasuna@onati.eus-era idatzita edo 688 785 247 zenbakira telefonoz deituta.

  Gizonek nola parte har dezakete Emakumion Etxian? gizonen foro irekia San Juan kaleko udal lokalean izango da, bihar,  17:00etan.

Iturria: Oñati Irratia

 

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!