Emakumion Etxia altzariz eta ehunez hornitzeko kontratazioa abiatu du Udalak
Barue interiorismoa enpresari esleitu zitzaion Emakumion etxiaren diseinu proiektua eta orain, aipatu proiektuaren araberako altzaien hornidura eta instalazioa kontratatzeko prozedura abiatu du Udalak. Kontratua hiru lotetan banatu da: bulego altzariak, dekorazio altzariak eta ehunak. Guztiak 8 astetan bete beharko dira baina bakoitzak zehaztapen eta aurrekontu berezia du.
Bulego altzariei dagokienean, lantokiko aulkiak eta mahai borobila jasotzen ditu, bulegoetako aulki eta mahaiak, eta gela balioanitzetako mahai tolesgarriak eta aulki pilagarriak. Horrez gain, bestelako espazioetan kokatuko diren elementu osagarriak ere batzen ditu. Lehen lote honen aurrekontua 19.848 euro da. Bigarren lotea dekorazio altzariei dagokio eta behe solairuko altzariak, lehenengo solairuko egongelako altzariak, bulegoetako apalategiak eta erabilera-anitzeko gela handiko esekigailuak jasotzen ditu. Aurrekontua, 24.697 euro da. Azkenik, hirugarren loteak, proiektuan adierazitako ehunak biltzen ditu, hau da, leihoetako gortinak, alfonbrak eta gradetarako kuxinak. Azken lote honen aurrekontua 9.400 euro da.
Lanak esleitzerakoan eskaintza ekonomikoa izango da irizpide nagusia, puntuazio orokorraren %75a emango baitu. Berme epea luzatzea eta egikaritze epea moztea ere kontutan hartu eta baloratuko dira. Lanak egiteko 8 asteko gehienezko epea zehaztu du Udalak, lehen aipatu bezala. Altzari eta ehunen hornidura eta instalazioa egiteko interesa duten enpresek martxoaren 13ra arteko epea dute proposamenak aurkezteko.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!