Oñatiko udala

Emakumion Etxiaren irekierarako egitarau berezia antolatu da

2026/05/20
Card image cap
Parte hartzeko gonbidapena eginez esku-orriak banatzen ari dira

  Maiatzaren 26an, 18:00etan, irekiko da Oñatiko Emakumion Etxia. Egunean bertan instalazioak ikusteko aukera izango da baita hurrengo asteetan ere, lau bisita gidatu antolatu baitira, akainaren 2, 4, 16 eta 18rako. Bisitak goiz eta arratsaldez programatu dira, ahalik eta herritar gehienengana iritsi ahal izateko. Emakumion Etxia herritar guztiei irekitako errespetuzko espazioa izango da, herriaren eraldaketa feministarako tokia izan nahi duena. Emakumeek zuzendutako ekipamendu publiko honetan gauzatuko den proiektua lau printzipiotan oinarritzen da: feminista, intersekzionala, ahalduntzailea eta komunitarioa.

  Kale Zaharreko 13an dagoen etxeak ikastaroak eta taldeak hartzeko espazioa du eta aholkularitza juridiko eta psikologikoa ere bertan eskainiko dira, aurrerantzean. Hain zuzen ere, Emakumeentzako Ahalduntze Eskolaren baitan eratu zen kakorratz tailerreko taldeak Etxian egingo du saioa, ekainaren 1ean. Bestelako ekintza kultural batzuk ere antolatu dira datozen egunetarako: Anari eta Eider Rodriguezen emanaldia, ekainaren 3an, adiskidetasun feministaren inguruko hitzaldia, 9an, JO! ikuskizuna, 11an, edota Zinegoak emanaldia, 18an. Ekaineko egitaraua eta Emakumion Etxiaren informazio orokorra ematen duten esku-orriak prestatu eta etxeetara banatzen ari dira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!