Oñatiko udala

Emakumeentzako ekonomia berdinzaleagoa lortzeko trantsizioez ari dira Lege Soziologia Institutuan

2025/07/11
Card image cap
Nazioarteko 13 adituk bat egin dute arratsaldean amaituko den mintegian

  Bidezko genero trantsizioak: berdintasuna lantzen ekonomia jasangarri baterako da unibertsitate zaharrean egiten ari diren lan bileraren izenburua. Gizarte desberdintasunak sakonak eta sistematikoak dira lan-merkatuan eta ekonomian, lanaren banaketari, haurren eta adinekoen zaintzari, etxeko eta familia barruko desberdintasunei, ongizate-erregimenei, pobreziaren feminizazioari edota neoliberalismoa bezalako politika ekonomikoei erreparatu besterik ez dago.

  Ekonomia justuago, birbanatzaile edota jasangarriagoari buruz ari direnek trantsizio hitza erabili ohi ditu iragan arazotsutik bestelako etorkizun itxaropentsuago baterako mugimenduaz ari direnean. Baina trantsizio horiek gertatzen ari ote diren eta nola gertatzen direnaz, emakumeek trantsizio horietan duten lekuaz, eta berdintasun ekonomikoa zein mailatan posible denaz eztabaidatzen ari dira lege soziologia institutuan.

  Atzo hasi zen mintegian esparru kontzeptualak eta teorikoak, nazioarteko eta nazioko politikak, lan-merkatuaren politika eta lan-zuzenbidea, klima-krisia, gizarte-politika edota ongizate-estatua, diskriminazio neurri positiboak aztertzen ari dira ikuspegi ezberdinetatik, unibertsitate zaharrean elkartu diren nazioarteko 13 aditu. Mintegia zazpi atal nagusitan banatu dute eta arratsaldean amaituko da, azken eztabaida eta argitalpen aukerak komentatuta.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!