Oñatiko udala

Eltzia taberna datorren astean itxiko da, kudeatzaileak kontratua luzatzeari uko egin ondoren

2025/07/02
Card image cap
Esleipen berria laster abiatuko da

  2023ko uztailean ireki zuen German Mirassouk Eltziako taberna, udalarekin bi urteko kudeatze-kontratua sinatu ondoren. Hitzarmenak beste bi urtez luzatzeko aukera jaso zuen baina egungo kudeatzaileak kontratuaren luzapenari uko egin eta jarduera etetea erabaki du. Hala, Eltziako taberna datorren astean itxiko da, uztailaren 10ean beteko baitira aipatu bi urteak.
Udala hasi da dagoeneko lizitazio berrirako oinarriak prestatzen, deialdia lehenbailehen zabaltzeko.

  Lizitazio prozesua berria burutu eta esleipendunarekin kontratua sinatu bitartean Eltziako taberna itxita mantenduko da. Lokala hustu eta udalak konponketa eta hobekuntza txiki batzuk egiteko probestuko du denbora tarte hori.

  Esleipen prozedura berriaren prestaketa lanetan ari da orain udala, bideragarritasun-txostena jasotzear da, pleguak eguneratzeko, eta laster jarriko da martxan. Abiatzen denean jakinaraziko da, interesa dutenek instalazioak ikusi eta beraien proposamena aurkeztu dezaten.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!