Elkarteei zuzendutako formakuntza saioekin jarraituko du udalak
Udaleko Partaidetza departamentuak irabazi asmorik gabeko elkarte eta kolektiboei zuzendutako formakuntza zikloa osatuko du bigarren urtez. Iazko harrera ona ikusita bi ikastaro berri egingo dira urrian eta azaroan. Ekimenaren helburu nagusia elkartegintzan dihardutenak trebatzea da informazioa eta beren jardunean aukera eta bide berriak jorratu ditzaten baliabideak eskainiz.
Proiektuak garatzeko eta plazaratzeko gaitasunak lantzen ikastaroak 8 orduko iraupena izango du eta bi egunetan emango da, urriaren 27 eta 28an. Proiektuak idatziz edo ahoz aurkezteko, eta elkarteek egiten dituzten ekintzak plazaratzeko metodo eta teknika ezberdinak aurkeztu eta landuko dira. Herramientas de productividad y trabajo en red izeneko ikastaroan berriz, sarean lan egiteko baliabideak erakutsiko dira. 9 orduko ikastaro hau hiru saiotan banatuko da: azaroaren 21, 23 eta 28an. Eraginkortasuna, sarean lan egitea eta herritarrekin harremana hobetzeko tresnak ezagutu eta elkarte bakoitzaren beharretara egokitzen ikasiko da.
Udaleko Partaidetza departamentuak antolatu dituen ikastaro hauetan teoria eta praktika landuko da, baina nagusik,i elkarteen eguneroko kezkak eta zalantzak argitzera bideratuko dira.
Gaur bertan ireki da bi ikastaro hauetan parte hartzeko izen-ematea. Plazak mugatuak dira eta izen-ematearen hurrenkera errespetatuko da taldeak osatzeko. Izena emateko eskaera orria bete behar da. Orria udaletxeko harreran eskuratuko daiteke eta bete ondoren bertan utzi daiteke. Bestela, udaleko partaidetza departamentura posta elektronikoz bidali daiteke,honako helbidera: partaidetza@onati.eus
Elkarteak herritarren partaidetzarako eta gizarte kohesiorako sujetu garrantzitsuak direla esan du Nerea Zubia partaidetzako batzordeburuak eta halako ekimenekin elkartegintza bera balorean jarri nahi dutela gaineratu du ezagutza kolektiboa sortu eta elkarteen arteko elkar ezagutza sustatzearekin batera.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!