Elkartasun elkarretaratzea egin zen atzo
Orain 5 urte herrian gertatu zen bortxaketa lurralde auzitegian epaitzen ari direla gogora ekarrita, amaitu zen plazako elkarretaratzea, atzo eguerdian. Erasotutako emakumeari eta antzerako egoeretan egon daitezken beste emakumeei adierazitako elkartasun elkarretaratzea izan zen. Guk sinisten dotsugu lema hartuta eta autodefentsa feministarako deia eginda. Elkarretaratze amaieran irakurri zen mezuan, gizonezkoei interpelazio zuzena egin zitzaien, bortxaketen eta sexu erasoen aurrean bakoitzari dagokion ardura hartzea guztion betebeharra dela azpimarratuz. Eraso matxistak eta indarkeria sexuala izebergaren punta baino ez direla eta gure harremanetako eta jendarteko matxismoa ezabatzeko pausoak ematen jarraitu beharra dagoela adierazi zen.
100nen bat herritar bildu ziren atzo eguerdian plazan, tartean, udalbatza osatzen duten bi taldeetako ordezkariak. Gertatutakoaren harira adierazpen instituzionala kaleratu zuen Udalak ostiralean, emakumezkoari eta bere ingurukoei babes osoa eskaintzen eta sexu-indarkeria eta indarkeria matxista mota oro desagerrarazteko duen konpromisoa berresten.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!