Oñatiko udala

Elkar Hezi ikastetxeko lau talde sailkatu dira Filosofia olinpiaden finalerako

2022/03/31
Card image cap
Azken saioa bihar goizean jokatuko da EHUko filosofia fakultatean

  Euskal Herriko Unibertsitateko filosofia fakultateak antolatu duen IV. Filosofia olinpiada honetan transhumanismoa izan da langaia. Gizakiaren gaitasun fisiko, psikiko eta intelektualak teknologia eta zientzia erabiliz hobetu daitezkeela defendatzen duen mugimendu ideologikoa da transhumanimoa. Baina hobekuntza horren mugez, albo-kalteez eta zalantzez hausnartzea eskatu zaie batxilergoko ikasleei IV. Filosofia olinpiadan.

  Gaia emanda, testu iruzkin bidez, argazkiz edo bideo bidez landu behar izan dute gazteek eta Elkar Heziko ikasleek ikus-entzunezkoak eginez parte hartu dute. Horretarako laguntza bikoitza izan dute, teknikoki, Itsaso Manias ikasle ohi eta EHUko irakasle eta ikus-entzunezkoetan doktore denak lagundu die eta ekonomikoki SETEM GKE-ak.

  Elkar Hezi ikastetxeko batxilergoko lehenengo mailako ikasleek parte hartu dute filosofia olinpiada hauetan, eta bideogintza arloan aurkeztu ziren 10 taldeetatik 4ren lanak hautatu dituzte biharko finalerako. Bihar, Donostian, filosofia fakultatean izango den saiora gonbidatu dituzte. Bertan, epaimahaiak aukeratutako azken hiru lanen berri emango da eta taldeek zuzenean aurkeztu eta defendatu beharko dituzte euren lanak.

  Ez da lehen aldia Elkar Heziko ikasleek filosofia olinpiada hauetan parte hartzen dutela, lau ediziotatik hirutan izan dira, baina lehen aldia da bideogintza arloan parte hartu eta finalerako hautatzen dituztela.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!