Ekonomia soziala sustatzeko nazioarteko biltzarra egiten ari da Enpresagintza Fakultatean
Hiru egunez, atzo hasi eta bihar arte luzatuko da XXIII. IAFEP Biltzarra, ekonomia soziala eta partaidetza sustatzeko nazioarteko kongresua gurean. Ingelesez egiten ari diren topaketa, IAFEPk, International Association for the Economics of Participation elkarteak antolatu du eta erakunde demokratiko eta partaidetzakoen ekonomia aztertzen espezializatuta dauden akademikoak biltzen ditu. 80. hamarkadaz geroztik bi urtean behin egiten dira nazioarteko biltzar hauek, kooperatibismoari, jabekidetzari edo finantza-partaidetzari buruz aritzeko. Orain 20 urte ere Oñatin egin zen IAFER biltzarra eta ordutik dator elkartearen Mondragon Unibertsitatearen arteko harremana. Bi hamarkada hauetan Enpresagintzako eta Mondragon Unibertsitateko ikertzaileek biltzarretan parte hartu dute.
Bihar, konkretuki, Pello Rodriguez MONDRAGON korporazioko lehendakariak hitzaldia emango du. Ondoren, partaidetzapeko enpresei buruzko mahai-ingurua egongo da, 10:30ak arte. Guztira, 15 herrialdetako 90 ikertzaile ari dira parte hartzen biltzarrean, eta 55 hitzaldi emango dira.
Oñatin hiru egun hauetan burutzen ari den ekitaldiak 300.000 euro inguruko eragin ekonomikoa izango duela kalkulatu da, eta eragin ekonomikotik haratago, Euskadi ekonomia sozialeko, kooperatibismoko eta partaidetzako lurralde erreferente gisa proiektatzen lagunduko du.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!