Ekainean ospatuko den Jubilatuen astea eta errefortzurako bi pioi kontratatzea aztertuko da gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean

2019/05/23
Card image cap
Egungo gobernu taldearen azken bilera izango da

  Tramitezko gaiak eztabaidatu eta erabakitzen ari da azkenaldi honetan udal gobernu taldea, osteguneroko bileren dinamikari eutsiz. Domekan udal hauteskundeak izango direnez, egungo taldearen azken bilera izango da arratsaldean egingo dena. Lan zerrendan, gai gutxi jaso dira, 6 besterik ez, eta departamentuka, Ongizate Zerbitzuei eta pertsonalari dagozkionak dira.

  Jubilatuen astea ospatzeko Pake Leku elkarteak egindako eskaera aztergai izango da arratsaldeko bileran. Ekainaren 9tik 14ra ospatuko da Jubilatuen aste hau eta normalean amaieran izaten den Jubilatuen eguna eta bazkaria, lehenengoan ospatuko da aurten, ekainaren 9an, alegia. Arrazoia logistikoa da, Zubikoako kantxan egin ohi da jubilatuen bazkari eta omenaldia eta ekainaren 16an okupatuta dago. Horregatik, astebetez aurreratzea erabaki dute antolatzaileek. Bestela, ohiko hitzaldi, kontzertu, ibilaldi, txokolate jana, dantzaldi eta bingo berezi antolatu dira.

  Pake lekun jarraituz, bertan jarri den galdara berriaren mantentze lanen kontratuaz ere arituko dira gobernu taldeko kideak arratsaldeko bileran. Pertsonal arloari dagokionean berriz, kale garbiketa zerbitzurako errefortzuko pioi bat kontratatzea eta udal eraikinen mantenurako beste pioi kontratazioa jorratuko dira gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!