Egun gutxi barru ezagutuko da ludoteka, udaleku irekiak eta nerabe etorkinen bertakotze programa zerbitzuak zein enpresak kudeatuko dituen datorren urtean.

2013/12/12
Card image cap
Lizitaziora aurkeztu diren enpresen proiektua baloratu da eta bihar, eskaintza ekonomikoen kartazalak irekiko dira.

  Bi horiek dira, zerbitzua esleitzerakoan kontutan hartuko diren atalak, baina bihar ezagutuko diren eskaintza ekonomikoek, ehuneko 20aren pisua duten bitartean, egingo diren lanen inguruko memoriak puntuazio orokorraren %80a jasoko du. Halako goreneko puntuazioa lortu gabe, baina bigarrenarekiko ia 20 puntuko aldearekin TXATXILIPURDI enpresa da, aurkeztutako proiektuaren balorazioan puntu gehien eskuratu dituena.

  Hiru izan ziren haurrentzako balio anitzeko hainbat zerbitzuen kontratazio deialdira aurkeztu ziren enpresak. Azaroaren 22an, proiektuen plika edo kartazalak ireki ziren eta horiek aztertu ondoren, kontratazio mahaia atzo bertan bildu zen memoria horiek baloratzeko. Enpresa bakoitzak landu duen proiektuan bost atal baloratu dira: oinarritze teorikoa eta proiektuaren helburua, lan metodologia, proposamena udalerriaren errealitatera egokitzea, proiektuaren kalitatea bere osotasunean eta bestelako hobekuntza proposamenak.

  Aurkeztu ziren hiru proiektuen puntuazioa udaleko web orrian eta udaletxeko iragarki taulan ikusgai jarri da. Era berean, jaso diren proposamen ekonomikoen plikak bihar irekiko direneko iragarkia ere argitaratu da. Kartazalen irekiera, publikoa izango da bihar, eguerdiko ordubatetan, udaletxeko gobernu batzorde aretoan.

  Txatxilipurdi, AHK kooperatiba eta Leire Zumalde dira haurrentzako balio anitzeko hainbat zerbitzuren kontratazio lizitaziora aurkeztu diren hiru enpresak, eta orain arteko puntuazioan, Txatxilipurdik ia 20 puntuko abantaila dauka bigarren sailkatuarekiko.

  Txaloka udal ludoteka, haur eta nerabe etorkinen bertakotze programa eta uztailean egin ohi diren udaleku irekien kudeaketa kontratazioa lehenbailehen egitea komeni da, indarrean dagoen kontratua abenduaren 31an amaituko baita.

Iturria: Oñati irratia

 

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!