Oñatiko udala

Egoiliarren kanpoko aparkalekuei dagozkien tasen ordainketa epea ireki da gaur

2026/02/03
Card image cap
Kargua etzi, ostegunean egingo da

  172 dira bertakoentzat gordetako aparkalekuetan autoa uzteko txartela duten herritarrak. Gehienek Bidebarrieta kale inguruan dauden 6. gunean aparkatzeko txartela dute. Guztiek, 59,10 euroko tasa ordaindu behar dute aurten, bertakoentzako gordetako aparkalekuak erabiltzeagatik. Udalak 10.165 euro jasoko ditu, iaz baino 440 euro gehiago.

  Gaur ireki da ofizialki tasa hori ordaintzeko borondatezko epea eta martxoaren 10era arte luzatuko da. Baina tasaren kargua etzi, ostegunean egingo da, udal arduradunek jakinarazi dutenez. Egoiliarrentzako aparkatze-txartela duten guztiek helbideratuta daukate tasaren ordainketa. Izan ere, baimen eskaera egiten denean tasa kobratzeko kontua adierazi behar zaio udalari. Baina inoiz gertatu da, egunean saldorik ez eta itzuli izana. Horregatik aurrez iragartzen da kargu-eguna.

  Egoiliarrentzat TAO txartelak abenduan zehar bidali ziren posta arruntez eskatzaileei eta urtarrilaren 1az geroztik baimendutako autoaren aurrealdean jarrita egon behar dira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!