Bihar osatuko da Udal Euskaltegiko bi irakasle plaza betetzeko azterketaldia, ariketa psikoteknikoekin
9 hautagaik gainditu dituzte orain arteko azterketak eta guztiek osatu beharko dituzte gaitasun eta nortasun probak bihar, hautaketa prozesuan jarraitu nahi badute; baztertzaileak ez diren arren, nahitaezkoak baitira, lanposturako deialdian zehazten duenez. Azterketa psikoteknikoa Eltzia eraikinean egingo da bihar, 9:00etan hasita.
Azterketak bi atal izango ditu: lehenengoan, gaitasun probetan, gaitasun intelektualari buruzko testa egin beharko dute hautagaiek, lanpostuaren zereginetara egokitzeko ahalmen potentzialak eta trebetasun tekniko-profesioanalak ebaluatzeko; bigarrena nortasun proba izango da eta nortasunari buruzko test proban, hautagaia eskatzen den profil profesionalera egokitzen den aztertuko da.
Biharko azterketa psikoteknikoa oposizio edo azterketaldiko azkena izango da. Hautaketa prozesua osatzeko lehiaketa fasean, hautagaien lan eskarmentua eta formazio merituak baloratuko dira. Bi fasetako puntuazioak batuta, altuena lortzen duten bi hautagaiei eskainiko zaizkie Oñatiko udal euskaltegian irakasle izateko plazak.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!