Dirulaguntzak nagusi dira gaurko Tokiko Gobernu Batzarrerako lan zerrendan
Azken asteetako Tokiko Gobernu Batzarretako gaiak ikusi besterik ez dago urtea amaitzen ari dela igartzeko, behin eta berriz errepikatzen ari garenez. Urtean zehar emandako dirulaguntzak justifikatzeko egunak dira eta oraindik esleitu ez direnak ebazteko egunak.
Aloña Mendi kirol elkartearen urteko dirulaguntzaren zuriketa eta likidazio proposamen egingo da gaurko bileran eta, era berean, Kultura departamentuak sormen lanetarako zein urteko proiektuetarako onartu dituen laguntzen zuriketak aztergai izango dira. Gazte elkarte eta sormen dirulaguntzen harira, bestalde, urteko bigarren deialdia egin zen urrian eta herriko hiru musika talderen eskaerak jaso dira. Proposatutako ekintzak baldintzetara egokitzen diren ikusi behar da eta horren araberako ebazpena eta bakoitzari zenbat diru bideratzen zaion erabaki beharko da.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!