Oñatiko udala

Dirulaguntzak nagusi dira gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean

2026/09/17
Card image cap
Onartutakoen zuriketak eta berriak barne hartzen dituzten hitzarmen proposamenak aztertuko dira arratsaldean

  7 gaiko lan zerrenda osatu da gaurko batzarrerako eta guztiek udalaren laguntza ekonomikoa dute amankomunean; batzuk, onartutako eskaeren harira aurkeztutako kontu zuriketak dira, dirulaguntzaren bigarren zatia eskuratu ahal izateko, besteak, dirulaguntza berriak dira eta horiek bideratzeko hitzarmen proposamenak.

  Udalak eta AFAGI elkarteak lankidetza hitzarmena dute elkartearen hainbat programa Oñatin burutu ahal izateko; hiru urtetarako hitzarmena orain hilabete gutxi berritu zen. Baina 2025-2026 ikasturteari dagokion kontu zuriketa aurkeztu du AFAGI Alzheimer Gipuzkoa elkarteak. Lagun Leku elkarteak ere beste horrenbeste egin du eta baita Hermansoloña GKEk, garapenaren aldeko nazioarteko lankidetzarako dirulaguntzen harira. Anaitze solidarioak izenpean eskuratutako hainbat laguntzen zuriketa aurkeztu du.

  Baina dirulaguntza eskaera berriak ere aztertuko dira gaurko bileran, esaterako, Bailara industrial Network Enpresa elkartearena. 2026ko dirulaguntza bideratzeko hau barne biltzen duen hitzarmena sinatzea proposatuko zaio udal gobernu taldeari. Bestalde, eta Pauso Berriak programa beste ikasturte batez garatzen jarraitzeko hitzarmena berrituko du Udalak Gureak Lanean, G.Inklusio Fundazioa eta Atzegirekin.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!