Dirulaguntzak eta hainbat lanetarako zerbitzuen kontratazioa nagusi dira gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean

Udaleko Kultura departamentuak bi dirulaguntza lerro ditu: kultur talde eta elkarteen urteko programetarako eta sormen lanetarako. Martxoan argitaratu zen eskaerak aurkezteko deialdia eta gaur ebaztea proposatuko da. 94.600 euro gorde ziren dirulaguntza hauetarako.
Txanda merkatari elkartearen 2025eko dirulaguntza eskaera onartzea espero da, eta, bestetik, Okitaño elkartearen dirulaguntza eskaera aztertuko da, iaz egindako lanen memoria ea gastuen txostena oinarri hartuta.
Gobernu taldearen gaurko bilerako aztegaien artean kontratazio proposamenak dira bigarren ardatz nagusi. Zubikoa kiroldegiko gimnasiorako fitness ekipamendu hornidura kontratatzea eta igerileku instalazioen mantenu zerbitzua kontratatzea proposatuko da. Era berean, udalaren jabetzako hainbat basoetan egindako seinalamendu lanak gauzatzeko zerbitzuaren inguruko argibideak emango dira, besteak beste. Bilera, 17:00etan hasiko da.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!