Oñatiko udala

Dermatosi nodular kutsakorrari aurre egiteko neurriak zabaldu ditu Zubillagako abere hiltegiak

2025/10/29
Card image cap
Animalien garraio-ibilgailuen desinfekzioan jarri da azpimarra, halako zerbitzua ematen da Zubillagako instalazioetan

  Dermatosi nodular kutsakorra batez ere behi aziendari eragiten dion gaixotasun birikoa da, intsektuen ziztadagatik transmititzen dena eta hedatzeko gaitasun handia duena. Horregatik, eta gaitza gurera iritsi ez bada ere, hainbat prebentzio neurri hartu dira Euskal Herrian, tartean, ganadu feriak debekatu direlarik. Abere-kontzentrazioak aldi baterako etetea ez ezik, animalia-mugimenduen kontrola indartzea ere erabaki da. eta garbitasunean, desinfekzioan jarri du azpimarra. Euskal Autonomia Erkidegoan sartu edo irteten diren abeltzaintzako garraio-ibilgailu guztiak desinfektatzeko eta desintsektatzeko betebeharra dago. Partidekin batera aurkeztu beharreko agirien artean, desinfekzio eta desintsektazio ziurtagiria eskatuko da, horretarako zentro batek emana, edo, bestela, garraiobidea eta animaliak desinfektatu eta desintsektatu dituela dioen erantzukizunpeko adierazpena. Berariaz egiaztatuko da EAEra datozen edo Erkidegotik ateratzen diren abere-mugimendu guztien dokumentazioan garraiolariaren ATES edo Animalia Biziak Garraiatzeko Baimen Kodea.

  Dermatosi nodular kutsakorra ez zabaltzeko prebentzio neurri hauen berri eman da Zubillagako abere hiltegitik. Gogoratu, Zubillagako abere hiltegiak animalien garraiorako ibilgailuak desinfektatzeko zerbitzua martxan jarri du berriki, bai ganadua hiltegira daramaten baserritarrentzat baita gainontzeko interesatuentzat ere.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!