Oñatiko udala

"Demokrazia arriskuan: aukera algonormatiboak eta oligarkia digitalen mehatxua" mintegia egiten ari da Lege Soziologia Institutuan

2026/04/30
Card image cap
Hirugarren workshopa da aurtengo egutegian

  Gizarte garaikidean, oligarkia digitalen pisua handitzen eta hedatzen ari da, are nabarmenagoa Trumpen bigarren gobernuaren lehen urratsekin. Horien atzean dauden enpresaburu askok adierazpen publikoak egin dituzte, demokraziaren eta zuzenbide-estatuaren inguruan presioa eta kezka sortzen. Haien algoritmoak funtsezko zati bihurtzen ari dira gobernantzaren, legearen eta gizarte-erregulazioaren arloko erabakietan, besteak beste. Legezko legitimitatearen eta parte-hartze demokratikoaren mekanismo tradizionalak zalantzan jartzen dituen eraldaketa sakona abian dela geroz eta agerikoagoa da. 

  Lege Soziologia Institutuan atzo hasi zen mintegiaren helburua da aldaketa horiek modu kritikoan behatu eta aztertzea teoria soziojuridikoen bidez, diziplinarteko plataforma bat eskainiz, ikertzaileek eztabaida dezaten gobernantza algoritmikoak munduko gizartean dituen inplikazioei eta arazoei buruz. Lege Soziologiak ibilbide eta tradizio luzea du erakunde juridikoen eta gizartearen arteko loturak aztertzeko. Hala ere, Google, Meta, Amazon edota X moduko oligarkia digitalek erakusten dute aldagai berriak kontuan hartu behar direla, prozesu algoritmikoek aukera normatiboetan eragiteko gaitasuna baitute. Horrek funtsezko galderak sortzen ditu botereari, erantzukizunari eta arau juridikoari buruz.

  Gaur arratsaldean amaituko den bilera lau gai nagusiren inguruan egituratu da: algonormatibitatea eta oligarkia digitalak: arriskuan al dago demokrazia? Algoritmoak legearen funtzioa birdefinitzen ari dira? Oligarkia digitalak eta Zuzenbide Estatuaren aurkako mehatxuak eta Algoritmoak, Demokrazia eta Legea: Inklusioa/Bazterketa.

  Brasilgo bi unibertsitateetako irakasle ari dira koordinatzen ikasturte honetako hirugarrena den workshop hau. Bertan, Brasil, Suedia, Danimarka, Kanada, Australia, Hegoafrika eta estatutik etorritako 18 adituk bat egin dute.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!