Oñatiko udala

Debagoieneko Energia bulegoak arreta-egutegia moldatu du

2026/04/17
Card image cap
Oñatin asteazkenean irekiko da aurrerantzean ere baina aste bikoitietan bakarrik

  Udaberriarekin batera, ordutegia aldatu egin du Energia bulego ibiltariak. Hamabostean behin emango du zerbitzua eskualdeko herri bakoitzean. Aldaketa nagusia asteartekoa izango da, Aretxabaletan goizez izango da eta arratsaldean Arrasaten. Gainerako herrietan eguna mantentzen da baina zerbitzua bi astean behin ematera pasa da. Oñatin, aste bikoitietako asteazkenetan irekiko da zerbitzua, Onaroren bulegoetan. Ordutegia berriz, 9:00-12:30tara izango da, beharren arabera moldatu badaiteke ere. Hori horrela, aurretiko txanda eskatzea gomendatzen da, 747 48 51 47 telefono zenbakira deituta edo energiabulegoa@debagoiena.eus helbidera mezua bidalita.

  Debagoieneko Energia bulegoaren egutegia moldatu bada ere, zerbitzuaren helburuak bere horretan jarraitzen du, hau da, Debagoieneko herritarrei informazioa eta aholkularitza ematea, argindarraren eta gasaren fakturaren inguruko informazioa emanez, baita energia merkatu arautuen zein libreen gaineko xehetasunak ere. Horrez gain, hornidura puntu bakoitzari dagokion potentzia elektriko optimoa aztertzea, etxean instala daitezkeen energia berriztagarrien inguruko informazioa ematea, etxebizitzaren birgaitze energetikoari buruzko gaietan aholkatzea, eta laguntza ekonomikoak lortzeko aukeren informazioa ematea (bonu sozialak, GLL eta bestelakoak) izango dira bulegoak eskaintzen dituen zerbitzuetako batzuk.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!