Oñatiko udala

Debagoienako EAJk salatu du Oñati eta Antzuolako atez atekoak eskualdeko gainontzeko herritarren hondakin tasa garestitzen duela

2025/12/18
Card image cap
Eztabaida lasaia eta herritarren kontsulta irekitzeko unea iritsi dela adierazi du

  Mankomunitatearen bilketa kontratu berriaren txosten teknikoak eta ekonomikoak aztertu ditu Debagoienako EAJk eta ondorioztatu du Oñatiko eta Antzuolako atez ateko sistema gainerako udalerrietan erabiltzen den edukiontzi eredua baino nabarmen garestiagoa dela. Ondorioz, eta Mankomunitateak jarraitzen duen proportzionaltasun printzipioa aplikatuta, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Elgeta, Eskoriatza eta Leintz Gatzagako biztanleek dagokiena baino gehiago ordaintzen dute hondakin tasan.

  Jeltzaleek Arrasaten atzo egindako prentsaurrekoan esan zuten atez atekoak urtean 820.000 euro eskatzen ditu soilik pertsonalean, eta edukiontzien sistemak, berriz, 450.000 euro. Egiturazko diferentzia hori ibilbide, ibilgailu eta eragiketa-denbora gehiagoren ondorio da. Zergadun bakoitzeko kostua aztertzen denean, aldea are argiagoa da: atez ateko sistema 125,62 eurokoa da zergadun bakoitzeko, eta edukiontzien sistema, berriz, 78,31 eurokoa. Atez-atekoa mantentzea %60 gehiago kostatzen da, jeltzaleen esanetan. Debagoienan, bi udalerrik erabiltzen duten atez ateko sistemak, gainerako udalerrietako tasak garestitu egiten dituela jakinarazi du EAJk. Gaikako bilketa tasen datuei erreparatuta, bestalde, batze-sistemak birziklatze maila handiagoa ez duela bermatzen diote eta eskualde barruko nahiz Sasietako mankomunitateko datuak eman dituzte, adibide gisa: Oñatin edo Antzuolan birziklapen tasak %74,34koa eta % 77,29koa da, hurrenez hurren, baina edukiontzien sistema duten Bergaran edo Beasainen % 72 eta %78 dela zehazten dute.

  Guzti hori gogoan, Debagoienan bilketa ereduari buruzko eztabaida lasaia eta herritarren kontsulta irekitzeko unea dela adierazi zuten jeltzaleek atzo Arrasaten egindako prentsaurrekoan.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!