Debagoiena da Gipuzkoan klima aldaketarekiko kalteberatasun handiena duen eskualdea, Aldundiaren arabera
Atzo aurkeztu zen planak 2025-2030 aldia hartzen du eta 23 neurri jasotzen ditu lurraldearen erresilientzia indartzeko gero eta muturregokoa den klimaren inpaktuen aurrean. Aipatu neurriak oso zehatz agertzen dira planean, aurrekontua, egutegia eta jarraipen-adierazleak barne biltzen baititu dokumentuak. Jasangarritasun Departamentuak azpimarratu du plan hau konpromiso politikoa dela, herritarren zerbitzura dagoena; pertsona kalteberenak bero-boladetatik babestuko ditu, herrien eta hirien erresilientzia indartuko du, elikagaien segurtasuna eta landa-ekonomia defendatuko ditu eta lurraldeko natura eta kultura-ondarea babestuko du.
Eskualdeka zehaztu den plangintzan Debagoiena agertzen da klima aldaketarekiko kalteberatasun handiena duen eskualde moduan eta ondorio klimatikoen arriskuan erdi mailan sailkatu du Aldundiak. Aizkorri-Aratz natur parkea eta inguratzen gaituzten basoen landarediak egiten dute gurea eskualde bereziki kaltebera. Harizti eta pagadiak nagusi dira inguko mendietan eta ur eta tenperatura gora beherekiko bereziki sentsibleak dira. Klima aldaketaren ondorioz bero boladak eta lehorte aldiak luzatzen ari dira eta horrek arazoak sortu ditzake gure basoetan, ondorioz, lehen sektorean, bai basogintzan eta baita abeltzaintzan ere. Guzti hori kontutan hartuta osatu da 23 eskuhartze eta babes neurriren zerrenda.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!