Columbus Fundazioaren RenHacer jaialdia Arantzazura itzuliko da ekainaren 13an
RenHacer jaialdi solidarioak bosgarren aldia beteko du Arantzazun, ekainaren 13an. pasa den larunbatean Oviedoko katedralean egin bezala, Donostiako orfeoiak Gabriel Fauréren Requiema eskainiko du, organoan Ignazio Arakistain lagun duelarik. Kontzertua 19:00etan hasiko da. Aurrez, eguerdiko 12:00etan, txelo kontzertua izango da Arantzazuko kriptan. Biak Columbus Fundazioak antolatu ditu eta helburua da CTNNB1 sindromearen ikerketarako dirua biltzea. Irabazi asmorik gabeko erakundea da Columbus Fundazioa eta gaixotasun arraro hau duten umeen familiei lagunduz eta gaixotasunaren ikerketa sustatzen egiten du lan. CTNNB1 mutazio genetikoak Euskadiko bost haurri eta Estatu osoko 35i edo eragiten die egun. Neurogarapenaren nahasmendu genetikoa da, ez oso ohikoa eta larria.
RenHacer jaialdia abiatu zenetik urtero etorri da Arantzazuko Santutegira eta aurten ere hala egingo du, ohikoa baino hiru hilabete lehenago, ekainean, aurreko lau urteetan kontzertua irailean programatu baita. Hala ere, eredu bera jarraituko da eta eguerdian txelo kontzertua izango da kriptan eta arratsaldeko 19:00etan kontzertu nagusia elizan, Donostiako orfeoiaren eta Ignazio Arakistain organojolearen eskutik. Sarrerak dagoeneko salgai daude fundazioaren web atarian (www.fundacioncolumbus.org)
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!