C1 mailako ikastaro trinkoa antolatu du Udal euskaltegiak
2026/06/01
Ekainaren 22tik uztailaren 17ra luzatuko da
C1 agiria eskuratzeko prestaketa ikastaroa antolatu du udal euskaltegiak, beste uda batez. 80 orduko ikastaro trinkoa izango da eta ekainaren 22tik uztailaren 17ra, goizetan, 8:30tatik 13:00ra egingo da. Ordutegia, dena den, partaideekin moldatu daiteke. Helburua, ikastaroan parte hartzen dutenak HABEko 2. deialdiko azterketa itxira joateko prestatzea da.
Gutxienez 8 laguneko taldea behar da ikastaroak aurrera egin dezan. Gaur ireki da izen-emate epea, ekainaren 15era arte. Ikasleek eta langabeek matrikula hobaritua daukate. Argibide gehiagorako, Eltzian egokitu den udal euskaltegian galdetu daiteke (943 78 24 96), izena ere, bertan eman behar da.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!